XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) ordea animoak ederki berotzen hasi dira.
Bateko toki eskasa, besteko unearen intentsitatea, gauza da buruek hitza hartuz batera plazak irakiten hasi behar zuela, hain zen itzela bertan bildutakoen kirioen zoramena.
Seguru nago, halere, ez zatekeela ezer gertatuko hiritik etorritako buru haiek mintzatzerakoan bestelako doinua erabili izan balute.
Harrigarria da, gero, batzuen etorria, eta are harrigarriagoa horien indarra.
Hitz egin baino areago orro egiten zuen morroi horrek.
Nabaria zen tentsioa gorabehera, ez da lapikoa gainezkatu azken hizlariak eliza eta apaizak hizpide hartu dituen arte.
Horrek ahoa ireki orduko, gertuen zeudenak garrasi batean lehertzen ziren animalia kaiolaratuen antzera, banderak eta ukabilak airean astinduz.
Edan egiten du urduri, kontatutakoan erabilitako hirugarren pertsona urrun horrengatik besteek mesfidati begiratzen diotela jabetuta.
Edalontzia barra gainean utzi ondoren, jarraitzen du harrapaka:
-Nik ez dut parterik izan!
-Ikusle hutsa izan naiz!
-Ala imajinatzen al nauzue eliza txikitzen, jendilaje zoro horrek egin duen moduan?
Besteek elkarri begiratu diote, eta supituan gauza bera gogoratuko bailitzaien leiho aldera jiratu dira apaizaren itzala ikustera.
Bertan ikusi dute, teilapeko bankuan eserita, ohi bezala bere buruarekin marmarka.
Gero Maurizioren hitzei lotu zaizkie, Amaliok
-Bada halaxe gertatu da
Hizlariak bere kalaka bukatu gabe zuela, elizarakoa hartu du jendeak bunbaka.